Casas de madera de diferentes colores.

Housing First eredua aztergai

[icon name=»book» class=»fa-2x fa-pull-left»]Bretherton, J., Pleace, N., Housing First in England. An evaluation of nine services. York, Centre for Housing Policy, 2015, 79 págs.

Housing First ereduan partaide diren lagunek berauen esku dute zerbitzuak aukeratzea; eta desberdintzen da –beste eredu batzuetan ez bezala– ostatu hartzea eta sostengua jasotzea; ez da ostatua izateko baldintza bat izaten tratamenduren batean parte-hartzea. Alkohola edota drogen kontsumoa etetea espero arren, ez dute zergatik hori konplitu beharrik. Hau da Housing First in England. An evaluation of nine services dokumentuak ardatz duen aztergaia.

Sortzez AEBn garatu zuten eredua da etxegabekoentzako Housing First (lehendabizi etxebizitza), eta berariaz bideratzen da sostengu altua premiako duten etxegabeko lagunentzat. Eredu horren bitartez eskaintzen zaie iraunkorra eta aurretiko baldintzarik gabeko ostatua izatea epe luzean eta modu errepikakor batean etxegabeko diren lagun horientzat.

Hainbat egileren arabera, Housing First ereduak, beste eredu batzuen aldean, ia 19.000 euroko murrizketa lortzen omen du etxegabekoak artatzean

Eredu honetako zerbitzuak erabiltzen dituzten etxegabeek sarriago izaten dituzte buruko gaixotasunak, osasun fisiko eskasa, traba gertatzen diren epe luzeko gaixotasun, ezgaitasun edota ikasketetarako zailtasunak. Sarri pairatzen dute gizarte-bazterketa eta estigma, edo zailtasunak izaten dituzte sostengu sozial eta integrazio komunitarioa lortzeko. Horrez gain, ez dira aktibo ekonomikoki, delinkuentziari loturiko arazoak izaten dituzte, eta altuak dira droga edota alkoholari loturiko arazoen ratioak.

Bestelako eredu batzuek eskatzen diete etxegabeko horiek etxebizitza batean sartu ahal izateko egokitasun edo prestakuntza moduko bat betetzea, aitzitik, eredu honetan ostatua eskaintzen zaie segituan –edo oso modu bizkor batean–. Nabarmentzeko da Housing First ereduko zerbitzu horiek guztiek kalteak gutxitzeko esparruan lan egiten dutela.

Ebaluazio honetan hartu dituzte Inglaterrako bederatzi zerbitzu, eta horietan guztietan dauden 143 etxegabekoetatik, jaso dituzte 60 lagunen datuak:

  • Bataz bestean, lagun bakoitza 14 urtean bizi izan da etxegabe.
  • Lagun horietatik %80 bizi izan da, Housing First ereduko partaide izan aurretik, bi urte edo gehiagoan ostatu edo sostengua eskaintzen zieten ereduren batean.
  • Bestalde, nabarmentzekoa da eredu honetako zerbitzuetan partaide direnetatik, soilik %27 direla emakumeak.

Ebaluazio hau burutu duten egileen esanean, eragin baikorrak lortu izanaren ebidentziak jaso dituzte, dela buru-osasunean, dela osasun fisikoan.

  • Elkarrizketaturiko 60 lagunetatik 26k (%43) adierazten zuten Housing First ereduan sartu aurretiko urtebete lehenago berauen osasun fisikoa txarra edo oso txarra zela, eta galdetutako garaian beheratu egin da hori erantzuten dutenen zenbatekoa 17 lagunetara (%28).
  • Buru-osasunaren inguruan, txarra edo oso txarra zela zioten lehenik 31 lagunek (%52); gero bildutako erantzunetan 11 izan dira erantzun bera emandakoak (%18). Bestalde, ebaluazioak jasotako datuen arabera, murriztu egin da droga eta alkoholaren kontsumoa partaideen artean.
  • Galdetutako 60 lagunen artetik, %71k erantzun du urtebete aurretik mozkortu arte edaten zutela, eta ehuneko hori beheratu egin da %56 izateraino ebaluazioa burutu duten garaian.

Legez kanpoko drogen kontsumoa, harremanak, inklusioa eta jokabide antisozialetako joerak.

  • Bi herenek (%66) baieztatzen zuen droga-kontsumoren bat eiten zuela, eta dato hori beheratu egin da %53 izateraino.
  • Bestalde, aldaketa egokiak gertatu omen dira gizarte-integrazio eta familiarekiko harremanen berreskuratzean. Partaide izandako 60 lagunen artetik laurden batek dio urtebete lehenago kontaktua izaten zuela egunero, astero edo hilero; eta ehuneko hori bikoiztu egin da (%50) ebaluazioa burututako garai horretan.
  • Jokabide antisozialen beherakada ere antzeman dute egileek, izan ere, partaide diren lagun horietatik %78ak izaten omen zituen horrelako jokabideak, eta galdegindako garaian %53ra beheratu da datu hori.

Kostuaren araberako datuek azaltzen dutenez, Housing First ereduaren bitartez kostu horien murrizketa banarmenak lortu omen daitezke. Adibidez, bestelako maila altuagoa duten sostenguak eskaintzen dituzten zerbitzu batzuen aldera, Housing First ereduaren bitartez, lagun bakoitzeko eta urteko aurreztu omen daitezke 3.858€ eta 6.068€ bitartean. Egileen iritziz, ez da kostu apala duen zerbitzu bat, izan ere, modu intentsibo batean hasieratik bukaeraraino sostengua eskaintzen duen eredua baita.

Ebaluazioaren arabera, Erresuma Batuko Housing First ereduaren arrakasta hori gehienbat gertatzen da epe luzeko etxegabeak zerbitzuetara erakartzean, aipatutako osasun eta integrazioaren alderdi horietan eta baita ere kostu batzuen murrizketan. Halaber, eredu honek ahalmena izan dezake egoera horretan dauden emakume, gazte eta modu prebentiboan eragiteko zerbitzu gisara.

Aipatzekoa da ebaluazio honetako atal batean Ameriketako jatorrizko eta Europan burutzen den Housing First ereduaren arteko aldeak aztertzen direla –gehienbat, Europan ostatu hartzeko eskubide eta aukera gehiago dituztelako– eta Erresuma Batuko zerbitzu horietan guztietan modu estrategiko batean Europako ikuspegiari heltzen diotela.